Itxi

Amarauna

Alemaniatik Euskal Herrira

Laneko kontuetan alemanak hotzagoak dira euskaldunak baino; euskaldunak, era berean, oso hitzekoak

Aranxta Arza | IETB Media

Anne Gragertek eta Heike Höstereyk 30 urte baino gehiago daramatzate Euskal Herrian eta ez dira gogoratu ere egiten jada nolakoa izan zen Sunbillara iritsi zireneko hura. Artisautzan ibili dira eta orain Alemaniako hainbat enpresaren ordezkari nagusi dira Espainia eta Portugalerako.

  • Anne Gragert eta Heike Hösterey Euskadi Irratiko Amaraunean

    Anne Gragert eta Heike Hösterey Euskadi Irratiko Amaraunean

    25:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

Etxean bapatean bisita jasotzen dugunerako ideia ekarri digute Anne Gragertek eta Heike Höstereyk Amaraunera. Postre goxo bat, gurin, azukre, arrautze eta urrekin egina. Orea etxean egiten dute eta erre ere bai, gofreak egiteko moduko tresna elektriko txiki batekin. Gainean nata, kontserbako gereziak, kanela, azukre hautsa... nork bere gustuko edozen jar diezaioke.

30 urte baino gehiago daramatzate bi alemaniar hauek Euskal Herrian. Kaikugintzan hasi ziren, xaboigintzan gero eta gaur egun kandelak egiteaz gain, alemaniako hainbat enpresetarako ordezkari dira Espainia eta Portugalgo salmenta egiteko. Askuartean duten azken produktua ingurumena gutxi kkutsatzen duen te kandela txikia da.