Itxi

Amarauna

Adinekoak

Luisa Malkorra, 86 urterekin munduari bira eman nahi dion emakume kementsua

Maria AGirre | EITb Media

Zur eta lur utzi gaitu Luisa Malkorra durangarrak. 86 urterekin, ordu luzez gidatzen du autoa Benidorm edo Marbellara joateko. Bizipoz handia duen emakumea da eta ametsak ere baditu; munduari bira eman nahi dio.

  • Luisa Malkorra

    Luisa Malkorra

    20:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Autoan musika jarri, eta lasai joaten da Benidorm edo Marbellara. Gidatzea gustatzen zaio Luisa Malkorrari, eta baita mundua ezagutzea ere. Behar denean, aireportura ere joaten da, eta atzerrira joateko hegaldia hartzen du. Kementsua da Luisa Makorra. Aitortu duenez, bere adinekoek gaixotasunei buruz hizketan egoten dira sarri, eta berak nahiago du gazteekin elkartu.