Itxi

Amarauna

SABEL TRAVEL

Marta Trigo: "Asko emigratzen duen herria da Galizia"

Galiziako hauteskundeen egunean Marta Trigo etorri da Euskadi Irratiko estudiora. Galiziako Celanova herrian jaioa, 2015ean etorri zen Azpeitiara bizitzera, mutil-laguna Ibizan ezagutu ondoren.

  • Marta Trigo, bere familiarekin.

    Marta Trigo, bere familiarekin.

    16:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Marta Trigo galiziarrak bere herriko gozo ezagun bat ekarri du Sabel Travel-era: "Inauterietako belarriak". Kafean edo txokolatean bustita jaten direla esan digu, baita alkohol tragoxka baten laguntzaz ere.

Galiziarrak migratzaileak direla azaldu digu Marta Trigok, bere kasua adibidetzat hartuta. Bere herritik lagunak sentitzen ditu batez ere faltan.