Amarauna
Efemeridea
Euskarazko lehen irratsaioa egin zela gaur 92 urte
Itziar Alduntzin | IETb Media
Ander Artzelus "Luzearrek" eta Joseba Zubimendik aurkeztu zuten.
-
Zubimendi Kontxako Banderaren kontakizuna egiten Igeldotik
8:40 min
1932ko martxoaren 2a zen. Donostiako Askatasuna hiribideko 27.eko lehen pisuan arratsaldeko 20:00etan "Euskal Irratsaioa" egin zuten aurreneko aldiz. Ander Arzelus "Luzear" eta Joseba Zubimendi euskara hutsean aritu ziren irratia egiten. Euskarazko irratigintzan aitzindariak izan ziren. Saio hartan eta hurrengo bi urte eta edian egin zituzten guztietan, Luzearren 8 urteko alaba, Amale Arzelus aritu zen. Bera izan zen aurreneko emakumezko speakerra.
Une horiek, irrati saio haiek eta egun hura nola izan zen azaldu digu Koldo Ordozgoiti Juanenea kazetari eta irrati adituak.
Egin klik eta egin 92 urte atzera!