Amarauna
Dortokak
Dortoka autoktonoen bila
A.A.M.|Eitb Media
Nolakoak dira dortoka autoktonoak? Xabi Buenetxea biologoaren eta Xabier Arana Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariaren laguntzarekin dortoka europarra eta "leprosoa" gertutik ikusi eta "SOS apoarmatuak" proiektua ezagutu dugu. Dortokaren bat ikustean horren berri ematea eskatu diete herritarrei.
-
Dortoka europarra
16:31 min
Dortokak odol-hotzeko animaliak izanik, eguzkia hartzen topatu ditugu Getxon, Bolueko hezegunean; bai inbaditzaileak, bai dortoka autoktonoak. Eta ez da erronka makala izan! Apoarmatu autoktonoak ikustea ez baita erraza gurean, desagertzeko arriskuan daude, oso espezimen gutxi daudelako. Hori saihesteko ezinbestekoa da non dauden, zenbat diren eta zer baldintzatan bizi diren ezagutzea.
Aspalditik du Bizkaiko Foru Aldundiak "SOS apoarmatuak" proiektua martxan baina oraingoan herritarrei eskatu diete dortokaren bat ikusten badute horren berri ematea. Xabi Buenetxea biologoaren eta Xabier Arana Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariaren laguntzarekin, dortoka europarra eta leprosoa gertutik ikusi ditugu.
Kontakturako telefonoak eta helbideak: 688 847 376 edo 619 490 556 // espacios.naturales.protegidos@bizkaia.eus edo sosgalapagos@gmail.com