Itxi

Baipasa

MIKOLOGIA

«Pseudosclorococcum golindoi» onddo espezie berria aurkitu du Aranzadik

Ibai Olariaga Aranzadiko Mikologia saileko arduraduna izan da Baipasan. Berak gidatu duen ikerlari taldeak aurkitu du onddo espezie berria Pagoetako Parke Naturalean.

  • Ibai Olariaga Aranzadiko Mikologia saileko arduraduna izan da Baipasan aurkikuntzaren berri emateko.

    «Pseudosclorococcum golindoi» onddo espeziea Pagoetako Parke Naturalean aurkitu dute. Arg: Aranzadi.

    5:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

«Pseudosclorococcum golindoi» onddo espezie berria aurkitu du Aranzadik. Ibai Olariaga Aranzadiko Mikologia saileko arduradunak "Baipasa" saioan azaldu digunez, hamalau urtez aritu dira espezie hori aurkitzeko lanean. Pagoetako Parke Naturalean aurkitu duten espeziearen ezaugarriak zeintzuk diren azaldu dizkigu Olariagak, zehaztuz "ez dela jangarria".