Baipasa
On Ekin
Fruta beste era batera jateko bi errezeta: marmelada eta lasagna
On Ekineko Nahia Zeziaga nutrizionistak fruta ejatearen garrantzia azpimarratu du, eta bi proposamen berri egin dizkigu.
-
Marmeladak
6:17 min
Fruta jatea beti da garrantzitsua, baina udan, bereziki. Bitamina, mineral, ura eta zuntzean aberatsak dira eta horiek gure organismoari hainbat onura eragiten dizkietela kontatu digu On Ekin zentroko Nahia Zeziaga nutrizionistak 'Baipasa'n:
-Antioxidatzaileek, zelulen zahartze azkarretik babesten gaituzte.
-Hainbat gaixotasunetatik ere babesten gaituzte, kardiobaskularrak, digestio arazoak, minbizia mota batzuk, eta jakina obesitatea eta gainpisua.
-Gozoak eta zaporetsuak dira eta kaloria gutxi dituzte beraz praktikoki eguneko edozein momentutan hartzeko gomandagarriak dira gure eguneko elikagaien ingestan eragin gabe.
-Idorreriatik babesten gaituzte zuntz eta ur kopuruagatik.
Egunean 5 barazki eta fruta gomendatzen da eta horren barruan fruta kopurua 3 erraziokoa izango litzateke. Hori izango da hartu beharreko kopuru minimoa eta patologia berezirik ez badago ez da maximorik egongo. Kaltegarria izatera iristeko kopuru oso handiak kontsumitu beharko genituzke.
Fruta beste era batera jateko bi errezeta propsatu dizkigu:
1. Mermeladak: Masusta edo marrubiak txia haziekin nahastean ehundura gelatinikara lortuko genuke eta mermelada itxura hartuko luke. Gainera ez genuke azukrerik erabiltzeko beharrik izango.
2. Fruta lasagna: Oinarri gisa eta kapa desberdinak osatuz fruta desberdinak jartzea izango litzateke gakoa eta bexamela imitatuz txokolate beltz urtua jarri dezakegu. Horrela lortuko genuke frutaz eginiko lasagna egitea.