Baipasa
On Ekin
Laranjei zuku guztia ateratzeko bi errezeta
Nahia Zeziaga nutrizionistak laranjen onuren berri eman digu, eta bi errezeta proposatu dizkigu: postre marokiar bat eta oilaskoa curry eta laranjarekin.
-
Laranjak
10:07 min
Laranja garaia dugu jada. Fruitu urtsua da, zuntz asko du, eta C bitaminan aberatsa da. Dena dela, Nahia Zeziaga On Egin zentroko nutrizionistak 'Baipasa'n esan digu ez dituela, askotan esna izan den bezala, katarroak prebenitzen edo sendatzen. Hori bai, gaixotzen bagara, lehenago sendatzen lagun diezaguke.
Bestalde, azpimarratu nahi izan du gosaltzeko hain ohikoa den laranja zukua hartzea ez dela egokia. Izan ere, laranja osoa jaten dugunean, bere matrize guztian jaten ari gara eta urarekin, azukrearekin, bitaminekin batera, zuntza jaten dugu. Bestetik, zukua hartzean, zuntza eta ura banatuko genituzke eta ez genuke matrize osoan kontsumituko. Kasu honetan aldatzen dena, frutaren azukrea xurgatzeko abiadura da. Frutaren azukrea bere osotasunean eta forma naturalean oso onuragarria da gure gorputzarentzat, zuntza duenez poliki xurgatuko dugulako. Baina zukua egiten dugunean, zuntza kentzen diogunez, azukre hori askoz azkarrago sartuko da gure odolera eta hartzen duen funtzioagatik kaltegarria izango da gure organismoan. Gainera, zukua hartzen dugunean laranja bat baino gehiago sartuko ditugu normalean eta horrek esan nahi du hartzen dugun azukre kopurua bikoiztu edo hirukoiztu egingo dela.
Edonola ere, oso onuragarria dela laranjen kontsumoa, eta bi errezeta berezi ekarri dizkigu:
-Postre marokiarra
-Oilaskoa curry eta laranja saltsarekin