Baipasa
On Ekin
Perretxikoak prestatzeko hiru errezeta osasungarri
Andrea Larrea nutrizionistak perretxikoen ezaugarri nutrizionalez hitz egin digu, eta hiru errezeta proposatu dizkigu.
-
Ziza horiak
8:01 min
Perretxikoak jateko primerako garaia da hauxe, eta Andrea Larrea On Ekin zentroko nutrizionistak horien ezaugarriak azaldu dizkigu 'Baipasa' saioan: Berez landareen erreinukoak ez izan arren barazki eta ortuarien balio nahiko antzekoa dute. Hau da:
Ura: % 90 gutxi gorabehera.
Dentsitate energetiko oso baxua dute (40 kkal/100 gr-ko).
Zuntzetan aberatsak dira, hortaz asetze sentsazioa eragin eta komunera joateko oso egokiak dira.
Gantz kopuru oso baxua dute, eta duten gantza kalitatezkoa da, (asegabea).
Sodiotan baxua, fe kopurua baxuak baina xurgatzeko erraza..
A eta C bitaminetan aberatsa (elikadura osasuntsu batekin batera gure sistema inmunologikoaren funtzionamendu egokian lagunduz).
Barazkiekin alderatuta bi ezaugarri bereizgarri:
Batzuk B12 Iturri dira: landare jatorriko produktuetan bitamina hau ez da aurkitzen. Beganoentzat interesgarria izan daitekeela dirudien arren, kontuz suplementatzen jarraitu behar dute, bestela, onddo kopuru ikaragarriak jan beharko lituzkete kopuruetara heltzeko.
Bestalde, proteinatan ere aberatsagoak dira; gainera adibidez, txanpinoiak, balio biologiko altuko proteina dute.
Ezaugarri horietan oinarrituta, askotan jan ditzakegu perretxikoak. Andrea Larreak hiru errezeta proposatiu dizkigu:
Perretxikoak plantxan arrautza gorringoarekin.
Perretxikoak labean espezia eta baratxuriarekin (goarnizioetarako perfektuak).
Kuiatxo eta perretxiko risotto osasungarria.