Itxi

Baipasa

On Ekin

Algak prestatzeko bi proposamen: entsaladan eta snack gisa

Nahia Zeziaga nutrizionistak esan digu algak mineral eta bitaminetan oso aberatsak direla, aberatsegiak akaso, eta noizean behin kontsumitu beharko genituzkeela. Bi errezeta proposatu dizkigu.

  • Algak, entsaladan

    Algak, entsaladan

    8:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jateko kontuetan, egun, oso modan jarri dira algak. Izan ere, globalizazioa dela eta, munduko beste puntako produktuak jateko aukera dugu etxetik mugitu gabe. Hori dela eta beste herrialde batzuetan arruntak diren produktuak iristen zaizkigu; kasu honetan, Japonian jatorria duten algak ditugu. On Ekin zentroko Nahia Zeziaga nutrizionistak "Baipasa"n esan digu mineral eta bitaminetan aberatsak direla eta justu arrazoi hori da interesgarri eta arriskutsu bilakatzen dituena.

Zehazki iodoan oso aberatsak dira. Gainera, estatuko espainiarreko populazioaren artean defizita dagoela kontuan hartuta, pertsona batek pentsa dezake interesgarriagoak bilakatu daitezkeela gure kontsumorako, baina mineral hori oso kopuru altuan daukate da eta beharrizana oso modu errazean eta kopuru txikia hartuta pasatzen da. 
Horrek, tiroides arazoak, glandula tiroideoaren tamaina handitzea, tiroideseko minbizia, urdaileko mina... sortu ditzake. 
Bestalde, metal astunetan ere aberatsak dira, beraz ez dira gomendagarriak, horiek intoxikazioak eragin ditzaketelako. Buruko minak, fatiga, muskuluetako mina, indigestioa, dardarak...

Kontuz ibili beharreko produktu bat direla esateak ez du esan nahi ez direla osasungarriak. Elikagai errealen barruan sartzen den produktu osasungarria izango litzateke baina bere kopurua mugatua egon beharko litzateke. Hau da, noizean behin kontsumitzeko oso egokiak dira. 

Bi errezeta proposatu dizkigu Nahia Zeziagak:

-Entsalada (poke bowl formatuan): Atun freskoa, wakame alga, kipulina, ahuakatea, sesamo haziak, soia saltsa, olioa, eta gatza. (Algak normalean lehortuta saltzen dituzte beraz aurretik hidratatu beharko genituzke).
-Alga noriarekin snacka: Alga ogi edo tostada gisa erabiltzea eta barruan, nahi duguna sartzea, piper salteatuak, atuna, ahuakatea, pistoa...