Itxi

Baipasa

On Ekin

Ahuakatea prestatzeko hiru modu berezi: ez-pestoa, tosta eta ahuakate beteak

On Ekin zentroko Andrea Larreak ahuakatearen onurak azaldu dizkigu, eta hiru errezeta proposatu.

  • Ahuakateak

    Ahuakateak

    12:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ahuakateaz aritu zaigu "Baipasa"n On Ekin zentroko Andrea Larrea nutrizionista eta azaldu digu, berez fritua dela, baina elikagai talde honen ezaugarri nutrizional guztiz ezberdinak ditu. Ura eta gero gantzetan da bereziki aberatsa baina kalitatezkoak diren gantz monoasegabeetan. E bitamina iturri ere bada beste batzuen artean. Funtzio antioxidatzailea dauka eta odoleko zelulen egonkortasunarekin eta ugalkortasunean ere parte hartzen du. Mineralei dagokionez, bereziki potasio eta magnesioan aberatsa eta sodio kopuru baxuak. Beraz, kolesterol arazoak dituztenentzat oso gomendagarria da, “kolesterol ona” edo HDL igotzen eta “txarra” edo LDL jaisten laguntzen duelako.

Bestalde, argaltzea edo zaintzea helburu duenarentzat ere aproposa da, dentsitate energetiko altua duen elikagaia den aren, asetze sentsazio handia ere eragiten baitu eta horrek beste kalitate baxuagoko elikagaien kontsumoa baztertzen lagundu ahal duelarik.

Hauek dira proposatu dizkigun errezetak:

-Ahuakate ez-pestoa

-Ahuakate tosta

-Ahuakate beteak