Itxi

Baipasa

On Ekin

Patatak prestatzeko hiru errezeta osasungarri

On Ekin zentroko Andrea Larreak pataten ezaugarri nutrizionalak azaldu ditu, eta hiru errezeta proposatu: Patata purea ziazerba eta ganbekin, patata tortila 'osasungarria' eta labeko patatak. 

  • Patatak

    Patatak

    12:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Askotan entzun dugu patatak energia asko ematen duela, eta hori dela eta zenbait kasutan kontsumoa mugatzea gomendatzen dela. On Ekin zentroko Andrea Larrea nutrizionistak "Baipasa"n aztertu ditu patataren ezaugarriak: patata tuberkulua da, karbohidrato iturri dena, baina kalitatezko karbohidrato iturria. Gainera, zenbait bitamina eta mineral ere eskaintzen dizkigu, baita zuntza ere. Karbohidratoak azkenean energia iturri dira, eta, printzipioz, plan orekatu batean kontsumitu daiteke. Baina patatarekin gertatzen dena da, egosketa modu batetik bestera bere balio nutrizionala asko aldatzen duela. Patata egosi batek 100 gramoko 80 kkal izan ditzake eta, aldiz, frijituta 450 kkal. 

Hortaz patatak berak baino, olioak ematen digu energia kasu horretan eta, gainera, olioarekin gertatzen da berez kalitatezko gantz iturri bat dela, baina horrela berotzean eta horrelako tenperaturak aplikatzean pixka bat galtzen duela bere kalitatea. Horregatik beti ere hobe da gordinik kontsumitzea eta kopuru baxuagoetan. 

Patatak modu osasungarrin kontsumitu nahi baditugu, prestatzeko modu asko ditugu:

Egosita
Osorik
Beste barazki batzuekin. 
Pureari gehituta.
Labean
Egosita eta gero labean. 
Egosita eta gero zartagian pasata. 
 

Bestalde, patata hoztu eta berriz epeltzean, funtzio prebiotikoa izan dezake, almidoi erresistentea sortzen bata. Hau da guk patata egosten dugunean almidoia hidratatu egiten da eta hoztean zati bat kristalizatu egiten da eta "almidoi erresistente" bilakatzen da. Hau gure hesteko mikrobioentzako elikagai delarik, horregatik funtzio prebiotikoa duela esaten da. Garrantzitsua da hori, patata egosi, hozten utzi eta gero, berriz jatera goazenean, edo hotzean kontsumitu edo epeltzea. 

Hauek dira patata oinarri hartuta proposatu dizkigun errezeta osasungarriak:

Patata purea ziazerba eta ganbekin. 
Patata tortila "osasungarria"
Labeko patatak.