Itxi

Baipasa

On Ekin

Entsalada perfektua prestatzeko aholkuak

Nahia Zeziaga nutrizionistak entsalada batek eduki behar dituen ezaugarriez hitz egin digu eta hiru errezeta proposatu dizkigu.

  • Entsalada

    Entsalada

    13:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Entsaladak izan ditugu hizpide "Baipasa" saioan, On Ekin Nutrizioa zentroko Nahia Zeziagarekin. Hasteko, entsaladaren definizioa osatu dugu: barazkiekin, gehienetan barazki gordinekin, prestatzen den janaria da, gatz, olio eta ozpinarekin maneatu ohi dena. Beraz, esan dezakegu plateraren oinarrizko osagaia barazki gordina baldin bada, entsalada deitzea ondo legokeela, nahiz eta gero beste produktu batzuk gehitu (barazkiak ez direnak).

Ondorengo elikagai hauekin osatutako entsalada osasungarria egitea gomendatu digu: 
*Oinarrian orri berdeko barazkiak: Letxuga, ziazerbak, eskarola, kanonigoak, kale aza, aza, endibiak, rukula....
*Barazkiak eta tuberkuluak: Tipula, tomatea, erremolatxa, azenarioa, kalabazina, kalabaza, porrua, zainzuriak, perretxikoak, patata...
*Frutak: Kiwia, marrubiak, granada, mangoa, sagarra, naranja, masustak, anana, fruta lehortuak...
*Zerealak: Arroz integrala, pasta integrala, artatxikia, artobeltza, kinoa, kuskusa, artoa...
*Proteinak: Arrautza, lekaleak, haragi zuria, arraina, tofua, seitana, tempeh...
*Gehigarriak: Kimuak, fruitu lehorrak, haziak, espeziak, belarrak, olibak...

Maneatzeari dagokionez, olioaren kasuan oliba olio birjina extra erabiltzea egokiena litzatekeela, eta, ozpinari dagokionez, mota ugari dago (sagarrarena, modenazkoa, ardoarena, arrozarena). Onena osagai moduan ozpina bakarrik duena izango da. Aurrekoetako edozein izan daiteke baina batzuek, koloratzaileak, azukrea (kremaren kasuan) eta behar ez dituen hainbat osagai izaten dituzte eta horiek ekiditen saiatu beharko genuke. 

Entsalada hobeak izango dira honako trikimailu hauek aurrera eramaten baditugu:
-Orri berdeko barazkien barietate handiagoa badauka hobe.
-Orri berdeko barazkiak garbitu ostean ondo lehortu.
-Garaiko produktuak erabili zaporetsuagoak izaten direlako. 
-Proteinak gehitu (aurretik aipatutakoak)
-Tamaina zaindu, hobe zati txikiagoak eta antzekoak
-Ehundura karraskatsuak dituzten elikagaiak gehitu (ogi zatitxoak, fruitu lehorrak...)
-Olio-ozpina aparte prestatu

Errezetak:

1-Rukula eta kanonigoak, laranja, urdaiazpikoa, kipula salteatua, sesamo haziak eta gazta freskoa.
2- Cherry tomateak, albahaka, aguakatea, feta gazta eta olibak
3- Letxuga, antxoak, labean erretako piper gorriak, arrautza egosia, kipula, ahuakatea eta intxaurrak