Itxi

Baipasa

On Ekin

Zainzuriak beste era batera jateko hiru errezeta

On Ekin zentroko Nahia Zeziagak zainzurien ezaugarri nutrizionalez hitz egin digu eta hiru errezeta proposatu dizkigu: plantxan arrautza eskalfatuarekin, kreman eta beteta.

  • zainzuriak

    Zainzuriak

    10:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zainzuri garaian bete-betean sartuta gaude honetan, On Ekin zentroko Nahia Zeziaga nutrizionistak "Baipasa"n azpimarratu du ekainera arte daudela puntu optimoan eta  orain dela une egokia horiek kontsumitu eta urte guztirako erreserbak izateko. 

Zainzurien propietateen artean, azukre eta gantzetan baxuak direla esango du. Bestalde zuntzean aberatsak dira eta horrek asetasun sentsazioa izaten lagunduko digu eta ur eta potasio asko daukatela ere azpimarratu du. Barazkien taldean sartzen direnez, oso elikagai interesgarria dira.

Zuriak eta berdeak edo gari zainzuriak ezagutzen ditugu, eta Zeziagak esan digunez, nutrizionalki ez dago desberdintasunik, propietate berdin-berdinak dituzte, aldea kolorean eta hazteko moduan dute. Hau da, zuriak lur azpian hazten dira eta berdean lurretik ateratzen direnak dira. Beraz, zainzuri hauek eguzkiaren argiarekin kontaktuan jartzen direnean, fotosintesia izeneko prozesu bat egiten dute eta klorofilaren bitartez kolore berdea izatera iristen dira beste edozein landare berderekin gertatuko litzatekeen moduan.

Desabantailen artean, bat nabarmendu digu: Kontsumitu ostean, gernuaren usaina aldatzen duela eta usain desatsegina eragin dezakeela. Usain hori daukaten konposatu batek eragiten du, azido asparagusikoak. Oso aromatikoa da eta zainzuriek ur asko daukatenez, ur hori gernutik kanporatzean konposatu hori ere kanporatzen da usaina eraginez. Baina azpimarratu du ez dugula zertan kezkatu, ez dago inongo arriskurik hauek kontsumitzerako orduan eta konposatu horrek ez du gure gorputzean eragin negatiborik izango. 

Bestalde, nahiz eta urte guztian ez egon, badago aukera kontserbakoak kontsumitzeko, eta horiek ere oso aukera egokia direla esan du gure nutrizionistak. Beti esna ohi diguten bezala, hobe da freskoak kontsumitzea baina sasoian ez badaude kontserbak iraungitze data luzatzeko diseinatuta daude, beraz barruan dagoena egokia bada ez dago inongo arazorik. Kontserba egoki batek, zainzuria, ura, gatza eta kontserbatzailea (antioxidatzailea) soilik izan beharko ditu. Azken honek kolorea mantentzen laguntzen du, bestela marroiak jarriko liratezke eta ez genituzke kontsumituko. 

 Errezetak:

-Zainzuriak plantxan arrautza eskalfatuarekin 
-Zainzuri krema
-Zainzuri beteak