Baipasa
KLIMA LARRIALDIA
Shell konpainia karbono dioxido isurketak % 45 murriztera derrigortu dute
Marijo Deogracias | EITB Media
Holandako justiziak ebatzi du eta Izaro Basurko Euskal Herriko Unibertsitateko EKOPOL ikertaldeko kideak kontatu digu.
-
Shell fuel konpainiaren logotipoa. Irudia: Wikipedia.
11:46 min
Munduko Meteorologia Erakundeak iragarri duenez, hurrengo bosturtekoa historiako urterik beroena izango da. Hala azaldu digu Izaro Basurko Euskal Herriko Unibertsitateko EKOPOL ikertaldeko kideak. Iberiar penintsulan, esaterako, 2050era bitartean bikoiztu egingo direla bero-egunak! Horrek, ezinbestean, babes-modu berriak pentsatzera garamatza eta testuinguru horretan iritsi da Holandako justiziaren epaia, Shell konpainia behartzen duena bere isurketak % 45 murriztera.
Horretaz guztiaz ari da Izaro Basurko, Klima Larrialdia hizpide.