Itxi

Baipasa

On Ekin

Hazien nutrizio ezaugarriak baliatuta, hiru errezeta osasungarri prestatu ditugu

On Ekin Zentroko Andrea Larreak pipak hiru errezeta proposatu dizkigu: pipa hazidun ogia; jogurta pipa txigortu eta nektarinarekin; eta izozkia txokolatezko estaldura eta kalabaza pipekin. 

  • Hazi batzuk

    Hazi batzuk

    12:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pipak, pipa moduan ezagutzen ditugun arren, hazi batzuk dira. Hau da, landareek ugaltzeko dituzten sistemak dira, eta baldintza egokiak ematen badira bertatik landare berri bat sortuko da. On Ekin zentroko Andrea Larreak "Baipasa"n azaldu duenez, osasungarriak dira :

-Gantz iturri dira batez ere: lino aziak adibidez omega 3-an aberatsak dira. Landare jatorriko kopuru altuena. 
-Batzuek proteina kopuru nahiko altua dute eta gainera balio biologiko altukoak dira: adibidez, kalamu edo kalabaza haziak (% 25) edo txia haziak (% 16).
-Gehienak FE, zink eta selenio iturri dira.
-Adibidez, sesamo haziak ere kaltzioan aberatsak dira.

Kontutan hartu behar dugu ia zurituta (kalabaza, ekilore haziak) edo azalekin kontsumitzen ditugun (sesamo, lino chia...). Osorik azalarekin hartzeak zaildu egiten da gure gorputzak dituen nutrienteak aprobetxatu ahal izatea. Horregatik, gomendatzen da zatitzea, txikitzea edota hidratatzea, nutrienteen absootzioa hobea izan dadin. 


Elikaduran erabilera asko dituzte:
Dekoratiboa: ogietan, tostadetan ...
Gelak sortzeko: marmeladak, pudding-ak. 
Zapore toke bereziak eamteko: entsalada, krema etab... 

Errezetak:
Pipa hazidun ogia almendra irinarekin. 
Jogurta, pipa txigortu eta nektarinarekin. 
Izozkia txokolatezko estaldura eta kalabaza pipekin.