Itxi

Baipasa

KLIIMA LARRIALDIA

Karelia errepublika ezagutu dugu Unai Tamayoren eskutik

Marijo Deogracias | EITb Media

Lakuz inguratutako eremua da Kareliako errepublika, Finlandian. EHUko irakasleak azaldu digunez, ingurumena zaintzeko hainbat neurri zehatz darabilten euren egunerokoan, bai unibertsitatean, bai mugikortasunean.

  • Kareliako errepublika, Finlandian. Argazkia: Wikipedia.

    Kareliako errepublika, Finlandian. Argazkia: Wikipedia.

    9:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

LUT-eko (Lappaeranta) unibertsitatean egon da Unai Tamayo EHUko irakaslea orain gutxi. Ikerketa proiektu batean ari da ingurumenarekiko ikasleek duten jarrera ikertzen,  arazo sozialek horretan daukaten eragina ikuskatzen, eta lan eremuan iraunkortasunaren inguruko erabakiek duten garrantziaz eztabaidatzen…

Finlandian ago LUTeko unibertsitatea, Kareliako errepublikan, Lakuen herrialdean.

Ingurumena babesteko hainbat neurri zehatz ikusi eta bizi izan ditu Tamayok unibertsitatean; tartean, esaterako, jantokian norberak kudeatu behar du plateren eta bestelakoen kudeaketa; soberakinak makina batek pisatzen ditu sentsibilizazio neurri gisa: soberakinak gera ez daitezen. "LUTeko unibertsitateko jantokian, hondakinen kudeaketa efiziente baten ikuspegitik, eta elikagaiak alferrik galtzea saihesteko (Food Waste Management), soberan geratzen den janaria bertako ikasle eta irakasleen artean banatzen da".

Bitxikeria bat dirudi, baina neurri efizientea dela azaldu digu Tamayok, ingurumenarekiko eta kutsadurarekiko sentsibilizazioan.

Unai Tamayo 3 asterik behin arituko da aurrerantzean #klimalarrialdia tartean, Baipasan.