Baipasa
ZIENTZIA
Hizkuntza, emozioak eta distantzia izan ditugu hizpide Esti Blanco Elorrietaren aurtengo azken tartean
Peru Arregi | EItb Media
Hizkuntza bat baino gehiago dakizkienak, agian, ondo egingo luke kontutan izaten lehen hizkuntzarekin emozionalki gehiago konektatzen dugula, bigarren edo hirugarren batekin baino.
-
Bi esku behatzetik helduta
10:27 min
Esti Blanco Elorrieta neurologian aditua da eta arlo horretan ibilbidea egin du dagoeneko Ameriketako Estatu Batuetan. Ingelesez bizitzera, beraz, ohituta dago jada... baina distantziak gainditu behar izan zituen hasiera batean harremanak sendotzeko.
Zergatik sortzen ote dira distantzia horiek? Hori da azaldu diguna: ez dugu emozionalki berdin konektatzen lehen hizkuntzan edo bigarren edo hirugarren batean komunikatzerakoan. Gure ama hizkuntza ez denarekin hitz egiterakoan ere, hotzagoak, arrazionalagoak omen gara.