Baipasa
KLIMA LARRIALDIA
Nola saihestu geroz eta maizago izango ditugun uholdeak? Ane Zabaletak eman dizkigu giltzarriak
Marijo Deogracias | EITb Media
Euri gutxiagorekin uholde gehiago izaten ari garela azaldu zigun aurrekoan Ane Zabaleta EHUko geologia ikerlariak eta gaiari segika, ibaiak gainezka non egiten duen bakarrik begiratzea ez dela nahikoa azaldu digu.
-
Gasteiz uholdeak
14:17 min
Klima larrialdiak ekarriko duen ondorioetako bat intentsitate handiko euriteen maiztasuna gehitzea da. Hala gogorarazi digu EHUko geologia ikerlari Ane Zabaletak "Baipasa"n. Horregatik garrantzitsua da ibai ingurunearen artifizializazioa murriztea, "horrek eragiten duena baita euria egiten duenean ura lurzoruan ez sartzea, ez dituelako akuiferoak birkargatzen, ez duelako pausalekurik aurkitzen eta, beraz, oso azkar iristen da ibaira".