Baipasa
Lanbide eta lantegiak
Kameleoiak sinusitisa du
Tere Beloki | EITB Media
Hala jakin dugu Donostia albaitaritza ospitalera egindako bixitan.
-
Donostia albaitaritza ospitaleko kontsulta bat
13:44 min
Animalia exotikoak eta bereziki txakurrak eta katuak zaintzen eta artatzen dituzte Donostiako Amara auzoan dagoen albaitaritza ospitale honetan eguneroko 24 ordutan.
ANE JAIME albaitariarekin ibili gara kontsultaz kontsulta, kirofanoan eta txakurren ospitalizazio gunean. Apenas entzun genuen zaunka eta miaurik. Batzuk pattal zeudelako eta beste batzuk, lokartuta kirofanora joan aurretik. Kameleoia berriz, inkubagailutik irten nahirik.