Baipasa
ZIENTZIA
Henry Molaisoni zor diogu jakitea gizakiok ez dugula memoria bakarra
Marijo deogracias | EITb Media
Henry Gustav Molaison pazienterik ezagunenetakoa da zientzialarien artean; memoria ikertzen dutenen artean, behintzat. Guk Esti Blanco Elorrietari esker ezagutu dugu.
-
Henry Gustav Molaison, 1953an, ebakuntzaren aurretik. Irudia: Wikipedia.
11:27 min
Henry Gustav Molaisoni esker ikasi zuten zientzialariek gizakiok ez dugula memoria bakarra. Epilepsiaren konponbide bila, memoria betikotu zioten. 28 urte zituen orduan eta ebakuntzaren ondoren, gai zen ebakuntza egunera arte zekien guztia gogoratzeko; ez ordea, hortik aurrerakoa. Baina, Esti Blanco Elorrioetak kontatu digunez, berari esker, eta harekin egindako memoria ariketei esker, badakigu memoria ez dagoela uniformeki banatuta gure burmuinean zehar eta ariketa fisikoak, entrenamenduak, hobekuntzak dakartzala memorian. Istorio bitxia Henry Molaisonena eta ederra Estik nola kontatu digun.