Baipasa
UKRAINA
Ukrainara bidaltzeko materiala biltzen ari diren puntu batean izan gara
ALOÑA BERAZA | EITb Media
Ukraina-Euskadi elkarteak Trintxerpen duen lokalean izan gara, boluntarioak bertan ari baitira herritarrek ekarritakoa biltzen. Jasotakoa sailkatu eta kutxetan gordetzen dute gero Ukrainiara bidali ahal izateko.
-
Ukraina-Euskadi elkarteko boluntario talde bat bilketa egun batean. Artxiboko irudia.
3:53 min
"Baipasa"ko mikrofonoa Trintxerpeko (Gipuzkoa) Jaizkibel kaleko lokalean izan da eguneroko erritmoaren argazkia egiten. Bolondres talde bat egunero-egunero ari da produktuak jasotzen bilketa-puntuan, herritarrek ekarritakoa sailkatuz. Kutxak osatu, bat bestearen gainean pilatu eta horiek guztiak kamioietara eramaten dituzte Ukrainiaraino garraiatu ahal izateko. Lokala hustu bezain pronto iristen dira kutxa berriak.
Olga eta Daniil ama eta semea hurbildu dira Baipasako mikrofonora, eta biek esker oneko mezua helarazi nahi izan dute: "Izugarria da jasotzen ari garen babesa, eskerrik asko guztiei egoera ulertzeagatik eta Ukrainiako herriari laguntzeagatik".