Itxi

Baipasa

Walk On The Basque Side

Errioxa izendapenarekin ekoizten diren ardoen jatorrira eraman gaitu Vanessa Sanchezek

EITb Media

Egun ezagutzen ditugun Arabako Errioxako ardoak XIX. mendearen erdialdean egindako berrikuntza baten ondorio dira. Nor izan zen iraultza horren “aita”? Vanessa Sanchezek Eltziegora jo du erantzun bila.

  • Eltziego

    Eltziego

    16:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azkenaldian bide guztiek Eltziegora daramate Vanessa Sanchez, Arabako Errioxara. "Baipasa" saioko Walk On The Basque Side tartean, Errioxa izendapenarekin egun ekoizten diren ardoen jatorrira jo nahi izan du. Hau da, zergatik dira diren modukoak? Nork bultzatu zuen hori?

Jean Pineau izeneko gizon bat dago guztiaren atzean. Frantsesa zen, Bordele inguruko, eta ardogintzako profesionala zen. XIX. mendean, 1862an, 40 urte zituela, iritsi zen Eltziegora, Arabako Aldundiak kontratatua, Marqués de Riscalen bitartekaritzari esker, Arabako Errioxako ardoei iraupen luzeago bat emateko aginduarekin. Horretarako Bordeleko ardoak egiteko erabiltzen zen teknika aplikatu zuen. Hori bait zen garai hartan arrakasta bermatzen zuen bakarra.

Entzun tarte osoa!