Baipasa
ZIENTZIA
Zer da biologikoki eme ala ar izatea?
Marijo deogracias | EITb Media
Aitzol Garcia Etxarrik erantzun dio galderari, homofobiaren, transfobiaren eta bifobiaren kontrako egunean.
-
LGBT aktibistak homosexualitatea debekatuta dagoen 70 herrialdeetako banderekin
11:51 min
Biologikoki ar ala eme zerk egiten gaituen azaltzen saiatu da Aitzol Garcia Etxarri #zientzia ren tartean. Baina aurretik datu bat aipatu digu homofobiaren, transfobiaren eta bifobiaren kontrako egunean: Estatu Batuetako estatistiken arabera, gizartean %0,5 transexual identifikatzen da. Eta, berak esan bezala, "transexualitatea ohikoa den errealitate bat dela jakin beharko genuke".
Gaian sartzeko, gainera, Isabel Lopez de Caldero katedradunak harrotasunaren zientzia ekitaldian egindako "Azul, Rosa y otra cosa" hitzaldia entzutea gomendatu digu.