Baipasa
ZIENTZIA
Arrakala digitala gutxitzeko ikastaro praktikoak izan ditu hizpide Zaloa Campillok
Marijo deogracias | EiTb Media
Konekta-tu programaz aritu zaigu Zaloa Campillo; arrakala digitala murrizteko prestaketa saioak, Bilbon, Iruñean, Irunen, Oñatin, Bilbon eta Gasteizen.
-
Telefonoetarako aplikazioen ikurrak
12:04 min
2010etik 2020ra egin ezin izan zen digitalizazioaren aurrerapena gertatu da 2020tik 2022ra bitartean; hau da, "10 urtetan ezinezkoa izan dena 2 urtetan lortu dugu", adierazi digu Zaloa Campillok. Hala ere, arrakala digitala handia da oraindik eta beldurra ere badio jende askok teknologiari eta egunero erabiltzen ditugun telefono adimenduei. Hori dela eta, GUUK, BENNU eta Telekomunikazio ingeniaritzako elkarteak saio bereziak antolatu dituzte 8 egunetan 8 aplikazio erabiltzen ikasteko.
Saioak Bilbon, Iruñean, Irunen, Oñatin, Bilbon eta Gasteizen izango dira eta interesa izatera telefono zenbaki bat ere laga digu Campillok: 623 165 837.
Hau ere #zientzia delako.