Baipasa
ZIENTZIA
LGTBIQ+ harrotasuna aldarrikatzearen garrantziaz aritu gara Aitzol Garcia Etxarrirekin
Marijo deogracias | EITB Media
Ekainaren 29an "Harrotasuna zientzian" jardunaldiak antolatu dituzte Kultura Zientifikoko Katedra eta Donostia International Physics Center-en artean Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
-
Ortzadar bandera. Irudia: Wikipedia
10:52 min
COGAM LGTBI kolektiboaren ikerketaren arabera, heterosexual bezala identifikatzen ez diren 15 eta 25 urte tarteko ikasleen artean, %50ak bullyinga jasaten du egunero eta lau ikasle ez heterosexualetik batek mehatxu fisikoak. Aitzol Garcia Etxarrik ekarri du zientziaren tartera datuak eta kontatu digu, zein garrantzitsua den erreferenteak izatea era horretako egoera ezabatzen joateko, baita zientzian ere. Izan ere, estatistikek diotenez, "LGTBIQ+ bezala identifikatzen diren zientzialarien artean %40 armairuan dago, eta Estatu Batuetan hiru zientzialari LGTBIQ+-en arean bati armairuan geratzea gomendatu diote".