Baipasa
Udako piknika
Tikka masala oilasko mokaduak, erraz eta azkar piknikera
Peru Arregi | EITb Media
Ari gara poliki poliki otarra betetzen. Lehenengo platera, bigarrena eta postreak proposatu dizkigu dagoeneko Enara Parrak. Barbakoa baterako iradokizuna oraingoan; tikka masala oilasko mokaduak.
-
Tikka masala oilasko mokaduak
10:18 min
Udan piknika edozein lekutan antolatu daiteke, baina sekula ez dago soberan barbakoa baterako plana. Horretarako proposamena gaur Enara Parrak, tikka masala oilasko mokaduak egiteko errezeta proposatu digu, kozinatzeko errazak direlako, eta zapore aberasgarria eskaintzen dutelako.
OSAGAIAK: 4-6 pertsonarentzat
- 2 oilasko-bularki
- 3 berakatz
- Jengibre zati txiki bat (3 zm)
- Piper berde laurden bat edo pipermin berde txiki bat
- 2 koilarakada tomate kontzentratua
- Koilarakada bat kurkuma hautsa
- Koilarakada erdi kumino hautsa
- Koilarakada erdi garam masala
- Jogurt 1
- Koilarakada erdi gatz
- 8 egurrezko makilatxo
URRATSAK
- Oilasko-bularkiak mokadu tamainako zatietan moztu eta izozteko erabiltzen diren plastikozko poltsa batera pasa.
- Beste osagai guztiak irabiagailuan sartu eta ondo irabiatu. Saltsa hau oilaskoaren poltsara pasa.
- Hozkailuan gorde hau guztia 12 orduz gutxi gora behera.
- Hurrengo egunean oilasko zatitxoak egurreko makiletan sartu, 4-5 zati makil bakoitzeko.
- Mokaduak barbakoan, labean edo zartaginean egin daitezke
- Beroak edo hotzak ederrak daude, jateko prest