Itxi

Baipasa

Gabonak gertu

Iazko turroiak oraindik armairuan gordeta al dituzu?

Lierni Ibargutxi | EiTb Media

Eguberrietako gozoei, apainketei eta opariei neurria hartzen: noiz hasi, noiz amaitu?

  • Nougat turroia

    Nougat turroia

    37:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gabonetako gozoek asteak daramatzate supermerkatuetan salgai. Eta askorentzat zaila da tentazioari eustea eta Gabonak arte itxarotea. Beste batzuek, berriz, iazko turroiak zabaldu gabe izango dituzte armairuan gordeta. Turroi horiek jateko moduan egongo al dira, ala euren zapore eta propietateak galduak izango al dituzte? Usansoloko Bizkarra gozotegian esan digutenez, seguruenik jan daiteke iazko turroi bat, baina hobe aurtengoa erostea, naturala eta sasoirako egina.

Zarauzko Sayalero gozotegian, aldiz, hasiak dira dagoeneko errege opilak egiten, urritik urtarrilera egiten baitituzte, milaka, Nora Ostolaza bertako langileak kontatu digunez. Maren Duñabeitia Gernikako Duñabeitia dekorazio dendakoak aholkuak eman dizkigu etxerako apaingarriak erosteko. Eta Milagros Irazokik azaldu digu iaztik duen Pazko lorea zein ederra duen. Marijose Estibalitz Elgoibarko Pitxintxu opari dendakoak, aldiz, lagun ikusezinean beti asmatzeko gakoak eman dizkigu. Sakatu play eta entzun kontatu diguten guztia!