Itxi

Albisteak

Ostiralean

'Amama'ren aurrestreinaldia dela eta, 'Faktoria' berezia Tabakaleratik

G.U.

Asier Altuna zuzendariarekin eta aktoreekin izango da Manu Etxezorturen lantaldea. Bestalde, Maite Artolak gidatzen duen tartean, Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua izango da.

  • amama

    amama

Amama filma zinema-aretoetan estreinatuko da ostiralean. Aurretik, ordea, goiz horretan bertan, Euskadi Irratiak antolaturiko aurrestreinaldia izango da Donostiako Tabakaleran. Matinée saio berezi hori dela eta, 'Faktoria' saioaren lantaldea Gipuzkoako hiriburuko kulturgune berrian izango da, zuzenean. Bestalde, Maite Artolak gidatzen duen tartean, Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua izango da elkarrizketatu nagusia.

08:00etan hasiko da 'Faktoria' saioa, Maite Artolaren gidaritzapean. Garbiñe Ubeda eta Enrike Zuazua pentsalariak izango ditu 08:30ean, eta Txema Ramirez de la Piscina EHUko irakaslea ere elkarrizketatuko du lidergo politikoaz. 09:00etan, berriz, Angel Toña, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarekin hitz egingo du Artolak. Ondoren, alkateen solasaldia izango da entzungai.

10:00etan hartuko du lekukoa, Tabakaleratik, Manu Etxezortuk. Amama filmaren aurrestreinaldia zuzenean kontatuko du, Asier Altuna zuzendaria eta Iraia Elias, Kandido Uranga eta Klara Badiola aktoreak lagun dituela. Gainera, pelikula aurrenekoz ikusi dutenen iritziak jasoko dituzte, eta belaunaldi ezberdinetako emakume baserritarrekin aztertuko dute Altunaren lana.