Albisteak
Astelehenean
Hauteskundeen emaitzak eta San Tomasak, gaurko ‘Faktoria’n
B.F
EiTB
Laura Garrido, Aitor Esteban eta Nagua Albarekin egingo ditugu konexioak, hauteskundeek utzitakoak aztertzeko.
Hauteskundeen emaitzak ezagutu ostean, ‘Faktoria’ berezia izango da gaurkoa. 8:05etik aurrera, Laura Garrido, Aitor Esteban eta Nagua Albarekin konexioak egingo ditugu, hauteskundeen emaitzen inguruko hausnarketa egiteko.
8:30ean, Bingen Zupirua, Nerea Azurmendi eta Martxelo Otamendi izango ditugu solasean. Jarraian, PSE-EEko Idoia Mendia eta EH Bilduko Asier Arraizekin hitz egingo dugu hauteskundeen emaitzez.
Politikan egun garrantzitsua bada ere, euskal kulturaren egutegian ere egun berezia da abenduaren 21a. Izan ere, San Tomasetako feriak ospatzen dira Euskal Herriko hiriburuetan. Bilbo eta Donostiako giroa ezagutzeko aukera izango dugu ‘Faktoria’n, 9:00etatik aurrera.
Magazinean, hauteskunde biharamuneko giroa nagusituko da. 10:00etatik aurrera, Maite Aristegi EH Bilduko diputatu ohia eta Rut Martinez EAJko senatari ohia izango ditugu gurean.
11:00etan, Ane Albisu eta Amaia Artetxe lankideak izango ditugu Donostia eta Bilboko San Tomas azoketatik zuzenean. Gainera, Urumea sagardoaz hitz egingo dugu Mikel Leozekin. 12:00etan, Parisko Goi Bilera izango dugu hizpide Mikel Insaustirekin, ‘Ekogunea’ tartean.
Olentzero lan eta lan ari den honetan, Itsaso Pagoagak Gabonetan oparitzeko jostailuak aukeratzeko gomendioak emango dizkigu. Gero, Aritz Cestonaren ‘Historia musikatua’ tartearekin amaituko dugu saioa.
gu saioa.