Itxi

Albisteak

Txileko konstituzio berria

Txiletarrek etzi egingo dute erreferenduma konstituzio berria onartu ala ez erabakitzeko

FAKTORIA

Konstituzio berriari buruzko prozesua aztertu dugu 'Faktoria'n, Txilen bizi den Ekain Diaz de Mendibil euskal herritarrarekin eta Euskal Herrian bizi den Mikel Zuloaga txiletarrarekin.

  • Txiletarrek etzi egingo dute erreferenduma konstituzio berria onartu ala ez erabakitzeko

    Hauteskundeak Txilen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

    7:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Txilen gaur egun indarrean dagoen konstituzioa Augusto Pinochet diktadorearen aginte militarrean onartutakoa da (1980), eta hori aldatzera letorke igandean bozkatuko dutena.

Duela ia hiru urte, 2019ko urriaren 18an, eztanda sozial handia izan zen Txilen, Pinocheten diktadura 1990an amaitu zenetik gordinena. Eta horren emaitza da konstituzio berria bozkatzeko prozesua. Horren inguruan aritu gara 'Faktoria'n Ekain Diaz de Mendibilekin eta Mikel Zuloagarekin. Diaz de Mendibil duela hamar urte joan zen Euskal Herritik Txilera bizitzera, eta Zuloaga txiletarra, berriz, orain hiru urte etorri zen Euskal Herrira.