Itxi

Efemerideak

Eguneko efemeridea

Gaurko egunez hil zuten 'Sacamantecas'

Juan Diaz De Garaio 1881eko maiatzaren 11n hil zuten garrote bidez, duela 137 urte, Gasteizko Polvorin zaharreko espetxean.

  • Sacamantecas

    3:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

 

Juan Diaz De Garaio, bi gerra karlistak ezagutu zituen gizona, Arabako Egilazen jaio zen 1921ean, 9 senideko familia nekazariko gazteena, ez zekien ez idazten eta ezta irakurtzen ere. Morroi izan zen aurrena eta ondoren morroi zegoen etxeko andrea alargun geratuta, harekin ezkondu zen. 5 seme alaba izan zituzten, bizitza txiroan baina ustez lasaian.

Izan ere, garaiko ikerketen arabera bitan alargun geratu ostean eta adinean aurrera, 1870ean egin zuen Diaz de Garaiok lehen hilketa; prostitutak  ziren, sexu harremanak izan ostean hil zituen. 1872an, ordea, 13 urte besterik ez zituen neskame bat hil zuen Gasteizen, hiltzeaz gain bortxatu ere egin zuen eta handik aurrerako biktimei barrunbeak ere atera zizkien, hortik Sacamantecas ezizena. Gomez de Becerro kronistak jarri zion ezizen hori, Aitxus Iñarra EHUko filosofía katedraduna eta kriminologia adituaren arabera.

6 hilketa eta lau saiakera leporatzen zaizkion arren, 1880an atxilotu eta bi hilketagatik epaitu zuten, 81eko maiatzaren 11an, duela 137 urte garrote bidez hil zuten Gasteizko Polvorin zaharreko espetxean.

Gaizkiaren irudi bihurtu zen ordurako. Kondairak helburu soziala izan duela dio Iñarrak. Penintsula osoan zabaldu zen 'Sacamantecas'en mamua; dena den, lekuaren arabera, benetako persona bat baino gehiago aipatzen dira istoriaren oinarri, itxuraz ordea lehena Diaz de Garaio izan zen.

Juan Diaz De Garaio, Arabako lautada dar-dar batean jarri zuen Sacamantecas gure memoria kolektiboan da hil eta 137 urtera.