Faktoria
Piratenea
Minbizia duten haurren gurasoak hartzeko etxea Donostian
Haurrak tratamenduan dauden bitartean, gurasoek atseden har dezaten propio atondutako etxearen berri eman digu Aspanogi elkarteak 'Faktoria' saioan.
-
Piratenea
6:51 min
Minbizia duten haurren gurasoak biltzen dituen Aspanogi Gipuzkoako Elkarteak etxebizitza berri bat inauguratu du gaur eguerdian Donostian. Haurrak tratamenduan dauden bitartean, gurasoek atseden har dezaten propio atondutako etxea da Amara auzoko Morlansen ireki dutena.
Nekane Lekuona Aspanogi Elkarteko gizarte langileak 'Faktoria' saioan esan digunez, ospitalera joan-etorrian dabiltzanen neke fisikoa eta emozionala murrizteko leku aproposa da etxebizitza berria. Gaixoez gain, gaixoen arduradunak zaintzeko beharraz ohartuta, Udalak errenta sozialean utzitako etxebizitza baliatu du elkarteak, gaixotasunik sendatuko ez duen arren, gurasoei "ausardia, bizipoza eta indarra" emateko.
Aspanogi Elkarteak egoitza Gipuzkoan duen arren, Nafarroa eta Bizkaiko hainbat familiak ere agertu dute euren interesa etxebizitza horren inguruan.