Faktoria
Eneko Andueza, PSE
'PSOE eta Unidos Podemosen arteko aliantza ikusiko dugu'
Ekainaren 26ko hauteskundeei begirako elkarrizketa politikoa: Eneko Andueza, alderdi sozialistako Gipuzkoako diputatugaia, Faktoria Euskadi Irratian.
-
Eneko Andueza, PSE, Faktorian
8:23 min
Eneko Andueza Alderdi Sozialistak Gipuzkoan Kongresurako duen hautagaia da. Datorren ekainaren 26ko hauteskundeez eta alderdien arteko balizko akordioez aritu da 'Faktoria'n.
PSOEren hauteskunde kanpainaren helburu nagusia “Rajoy Moncloatik botatzea” dela argi utzi nahi izan du Anduezak. Horretarako, Unidos Podemosekin ezkerreko koalizio bat sortu eta aurrera egiteko prest daudela esan du sozialistak. Beraien helburua lortzeko Unidos Podemosen atzetik joatea beharrezkoa bada, gogoz onartuko luketela azpimarratu nahi izan du Anduezak.
Alderdi Sozialistako ordezkariak esan duenez, Gobernura helduz gero, zerga sistemaren aldaketa bat egitea beharrezkoa ikusten dute. Beraien aldetik, errenta handiena dutenei zergak igo eta gutxien irabazten dutenei jaistea proposatzen dute. Honez gain, Konstituzioan Estatu eredu desegokia islatzen dela uste dute sozialistek, eta federalismora bideratutako aldaketak egingo dituztela gaineratu du Anduezak.