Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

Hauteskunde Orokorrak A10

12:42

Hauteskunde Orokorrak A10

CIS-en inkesta

Unidos Podemos, bigarren indarra, PSOEri 12 eserlekuko aldea aterata

Agentziak | Erredakzioa

Hauteskunde orokorretarako boto-asmoaren inguruko inkestaren arabera, PP izango litzateke garaile, 121 ordezkari lortuta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ekainaren 26ko hauteskunde orokorretan Unidos Podemos koalizioak aurrea hartuko lioke PSOEri eta bigarren indar izango litzateke, PPren atzetik, Ikerketa Soziologikoen Zentroak boto-asmoaren inguruan egindako galdeketan jasotako datuak beteko balira.

Kanpaina hasteko ordu batzuk bakarrik falta direnean atera du inkesta Espainiako erakundeak. Horren arabera, Pablo Iglesias buru duen zerrendak alde nahikoa aterako lieke sozialistei: gehien jota, 12 eserleku. Pablo Iglesias buru duen koalizioak botoen % 25,6 jasoko lituzke, 88-92 diputatu. Abenduaren 20ko hauteskundeetan 69 ordezkari lortu zituen Podemosek, eta IUk, bi.

'Sorpasso'a gauzatuta, hirugarren postuan geratuko litzateke Alderdi Sozialista, botoen % 21,2 eta 78-80 ordezkari lortuta. Iazko hauteskundeetan, 90 diputatu erdietsi zituzten sozialistek.

Hortaz, bi indar hauen ordezkaritza batuta, ezkerrak gehiengoa edukiko luke Kongresuan. Gehiengo osoa lortzeko 10 eserlekuren faltan egongo lirateke.

Alderdi Popularraren garaipen argia

PPk irabaziko lituzke hauteskundeak, baina abenduaren 20koetan lortutako emaitzak baino okerragoak izanda, eserleku kopuruari dagokionez behintzat. Botoen % 29,2 eta 118-121 eserleku eskuratuko lituzkete 'popularrek'. Iazko hauteskundeetan 123 ordezkari lortu zituen PPk.

Ciudadanosi dagokionez, botoen % 14,6 eta 38-39 diputatu lortuko lituzkeela aurreikusi du CISek. Abenduan 40 ordezkari erdietsi zituen Albert Riveraren alderdiak.

ERC izango litzateke bosgarren indarra, abenduan lortutako emaitza bertsuekin: botoen % 2,4 eta 9 eserleku. CDCk (Democracia i Lllibertat gisa aurkeztu zen abenduan) bi ordezkari galduko lituzke.

EAJk azken hitzorduan lortutako emaitzei eutsiko lieke, botoen % 1,2 eta 5 diputatu lortuta, eta EH Bilduk 3 diputatu lortuko lituzke (bi eskuratu zituen iaz).

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena