Itxi

Faktoria

Nagua Alba diputatugaia

'Orain daukagun Europako ereduaren ondorio da Brexitaren erabakia'

Hauteskunde elkarrizketen azken elkarrizketa, gaur, 'Faktoria'n: Nagua Alba, Elkarrekin Ahal Dugu alderdiko Gipuzkoako zerrendaburua.

  • 19:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ekainaren 26ko hauteskundeen atarian, Nagua Alba Elkarrekin Ahal Duguren Gipuzkoako zerrendaburua izan dugu gonbidatu. 'Brexit' galdeketaren emaitzak eta iganderako aurreikuspenak izan dituzte hizpide.

'Brexit'aren baiezkoari erreparatuz, gaurkoa “Europa eta europarrentzat oso egun tristea” dela nabarmendu du Albak. Podemosek Erresuma Batua Europan geratzearen aldeko kanpaina egin duen arren, erabaki honek hausnarketarako atea irekitzen duela esan du zerrendaburuak. Horren ustez, PPk eta beste alderdi batzuek Europa mailan egindako murrizketa politikek eragin dute britainiarren erabakia.

Egunotan lerroburuak bete dituen Fernandez Diaz ministroaren elkarrizketez ere aritu da Nagua Alba. Gertatutakoa “oso larria” eta “onartezina” dela esan du, alderdi politikoek erakunde publikoak euren intereserako erabiltzeari buruz galdetuta.

Hauteskundeei begira, PSOE eta Unidos Podemosen arteko balizko aliantzaz ere galdetu diote Elkarrekin Ahal Duguren hautagaiari. Horren iritzian, 'sorpassoa' baino garrantzitsuagoa da PPren alternatiba izango den gobernua osatzea. Halere, PSOEk gaia jorratu nahi ez badu ere, Unidos Podemos ez dago erabakitzeko eskubidea alde batera uzteko prest. “Jendeari bere etorkizunarekin zer egin nahi duen” galdetu behar zaio, azaldu du.

EAJk etengabe aipatutako Euskal Agendari dagokionez, Euzko Alderdi Jeltzaleak proposatzen dituen gaietatik harago joan beharko lukeela esan du. Besteak beste, Euskal Herritik beste herrialde batzuetara joan behar izan diren ikasleak bueltan ekartzea, langabeziak emakume helduetan duen eragina aztertzea eta kontziliazioa dira, Albaren esanetan, Euskal Agendari gehitu beharreko gaietako batzuk.