Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

hauteskundeak

15:00

Hauteskunde Orokorrak

Kanpainaren 8. eguna

Gazteen langabezia maila altua salatu du Elkarrekin Ahal Duguk

eitb.eus

EAJk AHTarekin dituen konpromisoak betetzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari; EH Bilduk gazteak zigortzen dituzten politikak aldatzen ari dela esan du; PSEk jatorrizko PSOErentzat eskatu du botoa.

1:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Nagua Alba Elkarrekin Ahal Duguk Kongresurako duen zerrendaburuak ohartarazi du PPk Espainian agintzen jarraitzea "latza" izango litzatekeela "euskal herritarren bizimoduarentzat".

"Hauteskunde orokor hauek erabakigarriak dira baita Euskadirentzat ere. Aldaketarako gobernua osatzea edo ez osatzea erabakigarria da euskal herritarrentzat, euren bizimoduarentzat latza izango litzateke Alderdi Popularraren beste gobernu bat", azaldu du.

Bestalde, Elkarrekin Ahal Duguren hautagaiak esan du Donostiako Lanbideren egoitzaren aurrean egin dutela ekitaldia "gazte asko" bertara joaten direlako, eta egoera hori salatzeko.

Elkarrekin Ahal Dugu gazteen beharrizanez aritu da Bilbon egindako ekitaldian eta gazteak instituzioetan egotea ezinbestekoa dela aldarrikatu du, beharrizan horiek defendatu ahal izateko.

Rita Maestre Madrileko Udalaren bozeramaileak duela urtebete jaso zituzten kritikak ekarri ditu gogora. ?Gazte idealistak eta esperientzia-gabeak ginela esan zuten, baina Estatuko hiri garrantzitsuenetan erakutsi dugu borondatea baldin badago posible dela politika egiteko moduak aldatzea?, azpimarratu du.

Bestalde, Nagua Alba Kongresurako Elkarrekin Ahal Duguren Gipuzakoako zerrendaburuak esan du ?Euskadiko gazteen botoak erabakigarriak? izango direla Espainiako Gobernuan ?aldaketa emateko?. Era berean, hauteskundeen ostean osatuko den Gobernu berria euskal gazteentzat ?erabakigarria? izango dela erantsi du.

Mikel Legarda EAJk Araban Kongresurako duen zerrendaburuak esan du bere alderdiak konpromisoak betetzeko eta Abiadura Handiko Trena Gasteizera lurraren azpitik iristeko eskatu dio.

Legardak esan du Arasur-Jundiz-Foronda lerroa indartzeko ere eskatuko diola Espainiako Gobernuari, "merkantziak eta bidaiariak garraiatzeko aukera handia" delako.

Hautagai jeltzaleak "Arabarekin eta Euskadirekin azpiegitura arloan hartutako konpromisoak behingoz betetzeko" exijitu dio Espainiako Estatuari.

Amorebieta-Etxanon egindako ekitaldi politikoan, Aitor Esteban Kongresurako EAJren Bizkaiko zerrendaburuak bere alderdia Madrilen egotea Euskadirentzat oso garrantzitsua dela azpimarratu du. ?Podemosek Gizarte Zerbitzuen 25. Legea aurkeztea eta onartzea saihestu behar dugu, Euskadiren eskumen guztiak baliogabetzen dituelako?.

Ildo horretan, EAJk Madrilen ?euskal agenda? defendatuko duela berretsi du. ?Kontzertu Ekonomikoaren blindatzea babestu genuen, PPk kontra bozkatu zuen bitartean; Euskadiko udal sistema ezberdina dela defendatu genuen, PSOEk kontra bozkatu zuen bitartean. Hori da euskal agenda defendatzea?, adierazi du Estebanek.

Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarrak, berriz, ?EAJren eredua eraginkorra? dela eta ?etekinak? ematen dituela nabarmendu du. ?EAJren ereduak Madrilen, Euskadin, Bizkaian eta Amorebietan balio du; esaten duguna bete egiten dugu?, erantsi du.

Bakartxo Ruiz EH Bilduk Nafarroan Kongresurako duen zerrendaburuak "Iruñean, Nafarroan eta Euskal Herri osoan" sortutako "alternatibak" goraipatu ditu, "eskuinaren" aurrean egin dituzten politika aldaketak, eta politika horiek "gehien zigortzen" dituztenak gazteak direla gogorarazi du. "Hemen eta Madrilen" politika horien aurka egingo duela azpimarratu du.

Gazteekin egindako ekitaldian Bakartxo Ruizek gogor kritikatu du gizartearen sektore horrek bizi dituen "bazterketa, erbeste ekonomikoa eta inposaketak", "erregimenaren politikak urte askoan" horien bizitza baldintzatu dutelakoan.

Tolosan egindako ekitaldi politikoan, Marian Beitilarrangoitia Kongresurako EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua Andoni Ortuzarri zuzendu zaio eta ?hauteskunde hauetan arerioa Madrilen? dagoela adierazi dio. Podemosen moduak eta EAJren diskurtsoa kopiatu izana leporatu zion atzo jeltzaleen presidenteak EH Bilduri.

Beitialarrangoitiak Ortuzarren adierazpenak deitoratu ditu eta EAJk koalizio soberanistarenganako duen jarrera kritikatu du, Felipe VI.ena ?ohore guztiekin hartzen duten bitartean?. Espainiako erregea Donostian izan da, Iñigo Urkullu lehendakariarekin batera, bakeari buruzko erakusketa baten inaugurazioan.

?Euskal gizartearen benetako arazoentzako konponbideak Madrilen ahalik eta modurik eraginkorrenean nola defendatuko ditugun izan behar du euskal alderdi politikoon lehentasuna?, azpimarratu du Beitialarrangoitiak. ?Madrileko Gorteetara hemengo arazoak eraman behar ditugu eta hemen hartutako erabakiak han betearaztea lortu?, erantsi du.

Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiak Iruñeko Nafarroako Ospitalean egindako ekitaldi batean azaldu duenez, bere alderdia lehenengo indarra izateko "ilusioa" du.

Maria Chivite PSNren idazkari nagusiarekin batera egin du ekitaldia eta azpimarratu du Espainiak "lehenbailehen" behar duela Gobernua. Horren harira, "PSOE indartsua, irabazlea, lehenengo indarra izatea" beharrezkoa dela uste du "muturren blokeo politikotik irteteko".

Idoia Mendia PSEko idazkari nagusiak esan du ekainaren 26koak ?gazteen hauteskundeak? direla, ?gazteen etorkizuna dagoelako jokoan eta gazteen esku dagoelako ezberdintasunak areagotzea eragiten duten politikekin amaitzea?.

Bilboko Arriaga plazan egin du arratsaldeko ekitaldia PSEk. Idoia Mendiarekin batera Alderdi Sozialistako militante gazteak izan dira.

?PPk langileen aurka gobernatu du, baina batez ere langile gazteen kontra; zuen oraina zapuzteaz gain, etorkizuneko aukera asko ere kendu dizkizuete?, esan die Mendiak gazteei.

Iñaki Oyarzabal PPk Araban Senaturako duen hautagaiak PPren proiektua babesteko eskatu die "krisitik lan eginez ateratzen dela" dakiten autonomo eta merkatari txikiei, PSOEren garaian 600.000 langabeziara joan zirelako.

Azaldu duenez, oso ondo daki zer den Espainian autonomo izatea, aita eta arreba autonomoak izan direlako, eta kolektibo horren ondoan jarri nahi izan du, bere pisua funtsezkoa delako "Espainian aberastasuna sortzeko".

Donostian egindako ekitaldi batean, Iñigo Mendez de Vigo jarduneko Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroak esan du hauteskunde orokorretan bi aukera baino ez daudela: ?Mariano Rajoyk edo Podemosek gobernatzea?.

 

PACMAk animaliak babestuko dituen proiektua aldarrikatu du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena