Itxi

Faktoria

Uda gau bateko ametsa

Shakespeareren antzezlanen euskarazko itzulpenen historia bitxia

Shakespeareren antzezlan euskaratuak Londresera eraman zituen Maria Teresa Medranok duela 40 urte, Britaniar Liburutegira. Bidaia haren nondik norakoak eta bere familiaren historia kontatu dizkigu

  • 13:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Shakespeareren heriotzaren 400. urteurrena ospatzen da aurtean. Letra unibertsalen erraldoi honen lanak berriro irakurtzeko aitzakia ona da horrelako data borobil bat. Baita Oxford-eko bardoaren antzezlanak ostera taula gainera ekartzeko. Donostia 2016ko egitarauko ekitaldirik garrantzitsuenetako bat horixe da, hain zuzen ere. Uda gau bateko ametsa arratsaldero, Donostiako Kristina Enea parkean dago ikusgai uztailean.

Hermia eta Demetrioren ezteietatik, eta iratxo eta maitagarrietatik harago… Shakespeareren obra honen euskarazko itzulpenen hariak istorio deigarri batera hurbildu gaituzte.

Gaurdaino Uda gau bateko ametsaren hiru itzulpen argitaratu dira euskaraz. Berriena, Juan Garziak egindakoa, 2014an kaleratu zuten. Iaz ikusi zuen argia Bingen Mendizabalen itzulpenak, XX.mendeko 50eko hamarkadan egin zuen arren. Sasoi horretan burutu zuen Benito Larrakoetxeak bere Uda gau bateko ametsaren itzulpena. Eta Shakespeareren lumatik euskaratua behar zuela bezala, euskarazko Uda gau bateko ametsak Erresuma Batuko Britaniar Liburutegian behar zuela argi zuekan Larrakoetxeak. Maria Teresa Medranok eraman zuen itzultzailearen lana Londresera. 88 urte ditu egun Maria Teresak. Ondo gogoratzen du duela berrogei urteko bidaia hura.