Itxi

Faktoria

Nekazari gazteak

'Sektorea arriskuan dagoen arren, nekazaria izan nahi dut'

Behi frisiarrak hobeto ezagutzeko ikastaroa antolatu du ENBA sindikatuak Asturiasen. Bertan izan diren abeltzain gazteekin eta Joxean Etxeberria sindikatuko ordezkariarekin hitz egin dugu.

  • Abeltzain gazteak

    21:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Txikitatik ibili dira Joxean, Xuban eta Mikel animalia artean, eta etorkizunean ere halaxe jarraitu nahi dute. 11, 14 eta 16 urte dituzte, eta behi frisiarren ezaugarriak ezagutzera joan dira Asturiasera. Bueltan, abeltzain izateko gogo gehiagorekin bueltatu dira. Besteak beste, behiei ilea nola moztu, nola hezi edota lehiaketa batean parte hartzeko nola prestatu ikasi dute.

Hala ere, sektoreak ez du etorkizun argirik. Baserrien egoera zaila dela aitortu digute. Asko profesionalizatu behar izan da, arautegi zorrotzagoak bete, osasun baldintza zorrotzak esaterako. Baserritik bizi ez zirenentzat egoera jasangaitza zen eta desagertu egin dira. Besteak, aldiz, profesionalizatu egin dira, baina oso inbertsio handiak egin behar izan dituzte eta hori mantentzea zaila da. Hala eta guztiz ere, Joxean Etxeberria ENBA sindikatuko ordezkariak erreleboaren garrantzia azpimarratu du.