Faktoria
Itxaso Atutxa
'Espainak eta Frantziak, oraingoan, gutxitxo egingo balute, hobe'
"ETAren armagabetzeko prozesu honek alderdi jeltzalearen babes osoa" duela zehaztu du Itxaso ATutxa EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak
-
Itxaso Atutxa, EAJ Faktoria
21:32 min
Itxaropentsu mintzatu da Itxaso Atutxa 'Faktoria'n ETAren armagabetze prozesuaz. Zailtasunak izango diren arren, burutuko dela espero du, eta Espainia eta, batez ere, Frantziako gobernuari dei egin die eragozpenik jar ez dezaten. "Gutxitxo egiten badute, kasu honetan, hobeto", esan du: "Egin behar duten bakarra dela bide hori legala izan dadin bermatu eta badaukate modua".
Atutxak esan du ez dutela loturarik armagabetze bideak eta espetxe politikaren inguruko ekimenek. Nahiz eta armarik gabeko eszenatokiak, espetxe legediaren aplikazioan aldaketak egitea erraztuko duen. "Lagungarria izango da", zehaztu du.
Bizkai Buru Batzarreko presidenteak jakinarazi duenez, Alfonso Alonso PPko Euskadiko presidenteak jada eskatu dio barkamena Iñigo Urkullu lehendakaiari, ETAren bozeramailetzan aritzea leporatu ziolako. "Une bateko esanak dira, ez zinen pentsatzen zuen ezer", zehaztu du Atutxak egun hauetan EAJ eta PPren artean sortu den eztabaidari amaiera jarri nahirik.