Itxi

Faktoria

Elikadura

% 100 Arabako ogia lortzea, helburu

Eider Eguskitza Iudari elkarteko kidea eta nekazal ingenieria izan dugu gurekin, osagai guztiak Arabakoak izango dituen ogia sortzeko ekimenaz hitz egiten. Udazkenerako espero dute martxan izatea.

  • 6:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Araba gari lekua izan arren, gaur egun, ez dago % 100 bertako osagaiekin ogia egiterik. Gauza bitxiak ere gertatzen dira, Araban ereindako garia edo esbelta "Zaragoza eta Kataluiniara eramaten da, eta hango irina ekartzen dute okinek" nabarmendu digu ekimena abian jarri duen Iudari elkarteko Eider Eguskitzak 'Faktoria'n.

Azterketa prozesu batean ostean, ogia egiteko egokiak diren gari landaketak egin dituzte jada, harrizko eta zilindrozko errotak erabiliko dituzte ehotzeko eta 4 okinek egingo dute % 100 Arabako ogia. "Urrirako" espero dute garia ogia egiteko prest izatea. Azterketaren arabera, "errentagarri" izan liteke Arabako garaia egitea eta hori frogatu nahi dute ekimenarekin. Bertako ogia sustatu eta zabaldu nahi dute.

du nahi dute.