Faktoria
Udarako elikadura
Olaia Blanco: 'Gure elikadura gure erritmora egokitu behar dugu'
Uda etortzearekin batera, gure elikadura ohiturak aldatzen dira. Hala ere, askotan ez dugu oso argi izaten zer jan. Olaia Blanco adituak aholku baliagarriak eman dizkigu.
-
Udarako elikadura
6:02 min
Gure elikadura gure erritmora egokitu beharko genukeela azaldu digu. Udan denbora gehiago pasatzen dugu kalean, eta gehiago izerditzen dugu, horrek eskatzen du gure gorputza aktibo egotea. Gure elikadura ere horretara egokitu beharko litzateke eta urte sasoi honetarako elikadura egokitu beharko genuke.
Janari arinak eta freskoak aholkatu dizkigu 'Faktoria'n Olaia Blanco makrobiotikan adituak. Hala ere, ez da komeni gure dieta kuzinatu gabeko jakietara mugatzea. Blancok hainbat plater proposatu dizkigu: Quinoa entsalada, apio eta arto krema, baba zuri eta piper krema; eta azkenburu gisa, angurri gelatina.