Itxi

Faktoria

Artistak eta artelanak

Bereiz daitezke artelana eta artista, pertsona gisa?

Bereizketa hori egin litekeen eta egin behar ote litekeen galdetu diegu Itxaro Borda idazleari, Mursego musikariari eta Begoña del Teso zine kritikariari.

  • Woody Allen

    23:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bereiz daitezke artelana eta artista pertsona gisa? Zer gertatzen da maite dugun kantu baten edo pelikula baten egileak guretzat onartezina den zerbait egiten duenean? Lehen bezelaxe ikusten ditugu haren filmak? Lehengo emozioak sorrarazten dizkigu haren musikak?  Edo  zerbait aldatzen da.  'Zer egin munstroen artearekin?'  Galdera luzatu du Claire Dederer idazle estatu batuarrak, Paris Review aldizkariak kaleratutako artikuluan. Eta beste hainbat izenekin idatzitako sorta luzean - Pablo Picaso,  Bill Cosby, Sed Vicious,  Caravagio…. - batez ere bi zinegilek eragin dizkioten barne kontraesanak aipatu ditu: Roman Polanskyk eta Woody Allenek eragin dizkiotenak, hain zuzen ere.

Galdera horietatik abiatutako gogoeta egiteko batu ditu 'Faktoria'k Itxaro Borda idazlea, Maite Arroitajauregi 'Mursego' musikaria eta Begoña del Teso zine kritikaria. Del Teso sorgin ehizaz mintzo da. Itxaro Borda, "izpiritu zorrotzegiaren biktimizazioaz" eta Mursego, artista eta artelanaren arteko bereizketa egiteak dakartzan zailtasunez eta beharraz.