Begoña del Teso
Analisiak
2024/04/25
A24 ekoiztetxea ez da oso handia, ez du dirua opari, baina superheroiena ez den unibertso zeluloidezkoaren gailurrean da
2024/04/11
Pelikula trakets, petral, mingarri, txepel, txotxolo bat baino gehiago irentsirik, azkenetan geundelako beldur ginela, abisurik gabe, zalaparta egin barik, bi film apartek besarkatu gaituzte.
2024/03/29
Viniloak nola, kaseten zinta nola, 8mmko zeluloidea modan da, berpiztu da. Zinemagintza abangoardian diren askok ezinbesteko dute jolasean zein esperimentuetan jardun ahal izateko.
2024/03/13
Zinemaren Historian eta Kondairan (Maiuskulaz) badira bi film non musikak eta zeluloideak, soinuak eta irudiak bat egiten duten gure begi aurrean, gure zentzumen guztiak piztuz, gure nerbio- bukaerak gori-gori jarriz, gure plazera kasik jasanezin bihurtuz, gure buru-oreka mehatxatuz.
2024/02/29
Zein ederra zinema etorkizunaz beteriko eta etorkizuna aldatzeko arma eta tresna dela ikustea!
2024/02/15
Zergatik ari gara duela 20 urte baino dezente gehiago mundua astindu zuten abestiak (gora)aipatzen zinemaren inguruko espazio gurean? Sinetsi ala ez, bada zio benetakoa, garrantzitsua. Esanguratsua. Zinema malkoz bustia.
2024/02/01
To play. Jouer. Jolastu. Joko egin.Arriskatu… Hortxe aktoreen ofizio, debozio, madarikazio eta bendizioa.
2024/01/18
"Mean Girls"en inguruan arituko natzaizue hizketan, izkribuan. Ekin eta jarrai, neskatook.
2024/01/04
Deskalabro hutsak diren pelikuletako fotogrametan arakatuz gero, probetxuzko mila istorio, ezagubide eta miraririk aurkituko ditugu.
2023/12/21
Ez dira Gabonak unerik egokiena maila altuko zinemarako. Ez, ez dut penaz esaten.
2023/12/07
Zorrotz eta errukigaitz jo behar du beti muntatzaileak. Inoren malkoek eta aieneek ez diote bihotza ukituko. Sortu behar du(t)en pelikula besterik ez du izango esku artean, begi aurrean eta pentsamenduetan.
2023/11/24
Intimitate-koordinatzaile hori zentsore ote ala aktoreen zein zuzendarien, zein lantalde guztien laguntzaile leiala? Zuena (eta beraiena) da deliberamendua.
2023/10/26
"The Future is woman"... Etorkizuna sorgin bat da. Urriak 26 egun dituela hasi da San Telmo museoan Fantasiazko eta Beldurrezko Astearen 34. bilkura.
2023/10/12
Zuzendariak sartzen dira auzo marjinaletan eta harridurak (baita zirrarak ere) jotako kamera batekin filmatzen dute han dagoena (edo bertakoek, ironiaz, horiengandik ezer probetxuzkorik lortuko ez dutela jakinik, uzten dietena). Pentsatuz salaketa sekulakoa izango dela euren zine puska.
2023/09/28
Gaita-jotzaileak Donostiako hondartzen parean? Bai, zin egiten dizuet. Existitzen ez bada ere denok ezagutzen dugun herri batean kokaturiko "Bizkarsoro" film ausarta, elegantea, tristeziaz betea baina atzoko pasadizo malerusak biharko egunetara salto egiteko probesten dituena, lagundu nahi zuten.
2023/09/14
"Misión a Marte" zuri-beltzean da filmatua. 16 milimetrotan. Benetako zeluloidean, bai. Elias Querejeta Zine Eskolako bitarteko teknikoekin eta bertako ikasle-irakasleen sostenguaz.
2023/08/17
Regan, beldur zale guztiok oraindik ere ikaratzen gaituen dontzeila. Orain urteak, orain hamarkadak, ezagutu genuen, bai; halaz guztiz, oraindik ere dar-dar egiten dute gure barrenek izen hori entzutean.
2023/08/07
Zuetako batzuek pentsatuko duzue pelikulen bukaerako kreditu tituluak leitzen ditugunok film horren autore, egile, artisau, laborari guztiei zor diegun errespetuak bultzaturik geratzen garela hor. Alta, plazer ezkutukoa sentitzen dugu izen horien guztien aurrean.
2023/07/21
"Oppenheimer" ikusteko indarrak hartzen ditugun bitartean, errepaso txikia emango al diegu bonba atomikoa gai, inspirazio, abiapuntu, iturri, ardatz izan duten hainbat pelikulari?
2023/07/06
Axola barik programaturiko pelikula hutsal batean ere altxorrik bila dezakezu… ausart nahikoa bazara.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa