Faktoria
Aitor Esteban, EAJ
'Haize txarrak datoz Madrildik, giroa oso gaiztotuta dago'
Aitor Esteban, Eusko Alderdi Jeltzaleak Kongresuan duen bozeramaileak PPren eta Ciudadanosen arteko lehiaz hitz egin du.
-
9:42 min
Eusko Alderdi Jeltzaleak ez du zalantzarik: bere izena erabiltzen ari dira, Alderdi Popularra eta Ciudadanos arteko lehian. Aitor Esteban Kongresuan jeltzaleek duten diputatuak 'Faktoria'n aitortu du "gure izena aitzakia gisa erabiltzen duten euren arteko borrokan" aritzeko.
Estebanek ez du ukatzen, kezkatu egiten dituela, Kongresuan ikusten ari diren giroak: "haize txarrak datoz" esan du, giroa oso gaiztotu dagoela uste du diputatuak eta salatu ditu, Ciudadanosek EAJri buruz azaldu dituenak, "gezurrak" direla nabarmenduz.
Espainiako aurrekontuez galdetuta, Aitor Estebanek gogoratu du Rajoyren gobernuak 2018ko aurrekonturik ez badu ere, horrek ez duela esan nahi hauteskundeak izango direnik.