Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

55 urte Alcatraz espetxea itxi zutela

Gaur efemeridearen tartean munduko kartzelarik ezagunenetako baten historia gogoratu behar dugu. Munduko espetxe seguruena deitu izan zen presondegia 1963ko martxoaren 21ean itxi zuten.

  • 3:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur bete dira 55 urte Alcatraz, munduko espetxe seguruena deitu izan zen presondegia, itxi zutela: 1963ko martxoaren 21ean itxi zuten.

San Franciscoko badia parean, hegaztiak bizi ziren harritzarraren jabe egin zen Estatu Batuetako armada XIX. mendean eta gerra presoak izan zituzten jada XXko hasieretan. Esperientzia horri tiraka 1934an ireki zuten munduko espetxe seguruena behar zuena Alcatrazko espetxe federala. Oscar Alvarez EHUn Amerikaren Historiako irakasleak eman dizkigu azalpenak.

The Rock izenez ezagutua, munduko hiririk ezagunenetako batetik kilometro eta erdira eta aldi berean urrun zegoen espetxea, ur izoztuek eta korronteek ezinezko egiten zutelako sutez presoek ihes egitea. Estatu Batuetako gobernuaren arabera, inork ez zuen lortu alde egitea espetxea irekita egon zen 34 urteetan  14 saiakera izan ziren,  1946an 6 presok matxinada ere egin zuten, baina guztiak hil, harrapatu edo itsasoak gorpu itzuli zituen. Guztiak? Hortxe dago zalantza 62ko azken ihesarekin.

1979ko Alcatrazko ihesa filma Clint Eastwood protagonista duen filma baino fikziozkoagoa iruditu arren, 2013an eskuz idatzitako gutun batean, John Anglin zela zioen batek, anaia eta Frank Morris beste iheslaria hil berri zirela eta bera minbiziaz gaixo zegoela jakinarazten zuen, bizirik atera zirela baieztatuz eta trukea eskaintzen zion gobernuari, bera gaitzetik tratatzearen truke espetxea onartzeko prest zen. Hori telebistan iragartzeko eskatzen zuen bera non zegoen esatearen truke, gutuna aztertu eta gezurrezkotzat jo zuen  ordea FBIk, baita ezkutatu ere, duela hilabete gutxi arte ez baita jakin gutun horren berri.

Egia- gezurra misterioak jarraituko du dakiguna da ihes hartatik gutxira itxi zutela espetxea. Eta gau egun San Fancisco hiriko lekurik bisitatuenetakoa da turistentzat Alcatrazko espetxea, miloi terdi bisitatik gora urtero, gastutik irabazia egiten, horretan behintzat maisu baitira estatu batuarrak