Itxi

Faktoria

Zalditerapia irratiz

'Estresa, bizkarreko mina edota arazo muskular asko konpontzen ditu zaldiak'

Zalditerapiaren onurak lehen pertsonan sentitu ditugu Oñatiko Pottokaleku gunean.

  • Zalditerapia

    19:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eguneroko estres eta zurrunbilotik aldendu eta erlaxatzeko parada eskaintzen du Oñatiko Pottokaleku guneak. Zaldiak baliatzen dituzte ongizate fisiko eta mentala eskuratzeko. "Gaizki baldin bazatoz, stresatuta edo bizkarreko minez, zaldiekin eta inguru honetan egoteak beste eremu batera eramaten zaitu", azaldu dio Jon Elorza Pottokalekuko arduradunak Gorka Otaegi 'Faktoria'ko lankideari zalditerapia saioa egin aurretik.

Zaldi gainean inoiz ibili gabea izan arren, Otaegik berehala nabaritu ditu zaldien tenperaturak, jarrerak eta nobletasunak dakartzaten onurak: "auto-estimua altxa, gorputzeko muskulo guztiak esimulatu eta hezurdura bere lekura ekartzen dizute, besteak beste", azpimarratu du Elorzak, gaineratuz, Pottokalekun, "zalditerapiaz gain, mindfulnessa, udalekuak edota egonaldiak ere" eskaintzen dituztela.