Faktoria
Garbiñe Biurrun
'Ebazpen baten sekretua manten daiteke epaimahaiak nahi duen arte'
Euskadiko Auzitegi Nagusiko lan-arloko presidenteak 'La manada' auziko filtrazioa eta zigortuen kaleratzea kritikatu ditu
-
Garbiñe Biurrun, epailea
6:09 min
Garbiñe Biurrun Euskadiko Auzitegi Nagusiko lan-arloko presidente-magistratuak epaileei leporatu die 'La manada' auziko zigortuen kaleratzea agindu duen autoaren filtrazioa. 'Bitxia da batzuei egun batean jakinaraztea eta besteei beste egun batean. Ez dakit zergatik egin den. Ebazpen baten sekretua, gaur egun, mantendu daiteke epaimahaiak nahi duen arte. Kasu asko ezagutzen ditugu Noos edota Gurtell auzietakoak, adibidez. Gaur egun dena informatikaz egiten denez ez da behar inork makinaz pasatzea. Beraz, ixilpekoa mantentzea askoz errazagoa da auzi mahaiak nahi duen arte'.
Magistratuak autoa ofizialak kaleratu aurretik 'Faktoria'n magistratuak azpimarratu duenez, zigortuak kartzelak edukitzea ahalbidetzen du legeak, bi urteko espetxealdia betetzera doan arren. 'Legeak aurreikusten du zigorra dagoenean -eta badago 9 urtekoa- behin behineko kartzelaldia luzatu daitekeela zigorraren erdira arte, hau da , beste lau urte t´erdi', zehaztu du.