Itxi

Faktoria

GARBIÑE BIURRUN

Anonimotasunaren arrazoia 'sinpleegia' dela esan du Biurrunek

Euskadiko Auzitegi Nagusiko lan-arloko presidente-magistratuak 'La Manada' auziko auto ofizialaren balorazioa egin du.

  • Garbiñe Biurrun

    Garbiñe Biurrun

    10:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Garbiñe Biurrun Euskadiko Auzitegi Nagusiko lan-arloko presidente-magistratuak auto ofizialaren arrazoiak azaldu eta balorazioa egin du Faktorian. Nafarroako Lurralde Auzitegiak, Manada-ko bost kideak behin behinean aske uzteko aginduari ñabardura bat egin behar zaiola azal du Biurrunek: 'Autoak esaten duena da behin behineko espetxealdia luzatzen dela baina hori ekiditzea posible dela sei mila euroren bermepean. Horiek dira hitzak'.

Autoaren esanetan ez dago epaituek deliturik edo ihes egiteko arriskurik, biktimarengandik urruti bizi dira beraz, biktima babestuta dago eta anonimotasuna galdu dute. Horiek dira autoak ematen dituen arrazoiak. Boto partikularrak biktima babesten jarraitu behar dela dio.

Garbiñe Biurrunen esanetan anonimotasunaren arrazoia sinpleegia da. 'Nik agian ez nituzke ezagutuko ilea tintatuta, bizarra moztuta edo bizarra utzita. Nik uste dut arraozi hori sinpleegia dela'. Biurrunen aburuz, zailena zigorra merezi dutela ulertu duten edo ez jakitea da : 'Benetan epaituek pentsatzen badute gertaera horrek ez duela merezi inolako kritika penalik. Hor ez zela ezer gertatu, lagunen arteko harreman sexual arunt edo sanoak gertatu zirela hori pentsatzen badute neretzako arriskua hor dago; ez dakitelako zer egin duten'.

Gizarteak ez ditu ulertzen ebazpen hauek eta Garbiñe Biurrunek azpimarratu du geroz eta arrakala handiagoa dagoela gizartea eta justiziaren artean.