Itxi

Faktoria

Bizikleta istripua

'Igandean protesta lasaia egingo dugu halako egoerak salatzeko'

Donejakuebidea egiten ari zen familia bati auto batek harrapatu zien eta aita eta ama hil egin ziren. 12 urteko semeak zauri arinak izan ditu.

  • 4:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Baimendutako alkohol tasa bost aldiz biderkatzen zuen auto gidari batek Villabonako familia bat harrapatu zuen Leonen. Aita eta ama hil egin ziren eta 12 urteko semea ospitalean dago zauri arinekin. Aitor Aiertza Oriako Txirrindulari Eskolako arduraduna 'Faktoria'n izan dugu antolatu duten protesta ekimena azaltzen.

Tolosako Amarotz auzoko jaiak dira asteburu honetan, eta igandeetan kadeteen bizikleta lasterketa egiten da arratsaldeko lau eta erdietan. Horren aurretik, protesta edo salaketa lasaia egiteko asmoa plazaratu dute, lasterketa baino orduerdi lenago, lauretan, alegia. Tolosako Amarotz auzotik abiatuta Tolosa herria zeharkatuko dute bizikleta gainean. Deialdia edonori zabaldu diote. Ekimenaren helburua berotasuna eta babesa transmititzea da.